Internet txarra da, Internet txarra da, Internet txarra da, Internet txarra da…

Eta behin eta berriro irakurri eta entzunda ba azkenean Internet txarra.

Sutan jarri naiz tarte hau irakurrita. Egia esan, Hernaniko alkatearen esana zuen gai nagusi… baina Internet ere hartu du hizpide, hauxe gehituta:

Maitasun aitortzarik? Utikan! Ez egin halakorik. Facebooken izena eman, sarean lagun mordoa bildu, afizioak eta barreak eta penak partekatu etxetik atera ere egin gabe, zeren eta lasai gainera, tarteko leihoa ireki eta normaitek paisajea aldatua izango du.

Eta, zelan ez, hasarretu egin naiz. Baina merezi zuen irakurtzen jarraitzeak. Beti merezi du… Kornerrak merezi zuen moduan (mereziAGO?). Domekan argitaratu zuenaren ondoreko ahapaldia hauxe:

Jar nezakeen maitasun deklaraziorik egin ez, lagunak Facebooken egin, kalean beharrean txatean ibili, eta gero aitaren pistola eta fusila hartu eta triskantza eragin aldameneko eskolan; baina ez litzateke zilegi, egiaz ez dauka azio horrek zerikusirik Internet eta gizarte portaera berriekin: mandioa matxuratua duenak matxuratua du eta kito (etxean armategia ez edukitzea ere bentaja da). Garai hauetan lehen baino aldrebestutako jende gehiago dagoela? Eta daudenak aldrebestuago? Ez dakit, ez dut uste. Jendea dago askoz gehiago, eta informazioa ere bai, eta proportzio horretan imajinatzen dut haziko zela desoreka maila ere.

Jarraitu beharko diogu pista iritzigile finari berriz ere. Pena, RSS-rik ez.

2 comments on “Internet txarra da, Internet txarra da, Internet txarra da, Internet txarra da…

  1. mikel(e)k dio:

    Eta internet ez bada, rol jokoak, komikiak… edo beste edozer demonizatu daiteke.

    Sare sozial zibernetikoak daude -nire ustez- kalean, lanean… osatzen ditugun sareak osatzeko, inola ere ez ordezkatzeko.

    Baina, hain erraza da topiko eta esterotipotan jaustea, sentsazionalismoa, ezagutza eza edota beldurraren ondorioz…

    Bide batez, gustora najak heure barri izeteaz hilebeteren ostean 😉

  2. arantzabal Iban arantzabal(e)k dio:

    Hilabete konplikatua euki juat, Mikel. Konplikatua lehenengo hamabost egunetan ze dana egin bihar zuan oporrak hartu baiño lehen. Polittagua hurrengo hamabost egunetan. Oin, bai bata eta bai bestia pasauta, bloga be ia bizitzen doten. 🙂

Utzi erantzuna mikel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude