New York: eraikinak eta eraikinak

Eraikinak
Gora, gora begiratu behar da New York-en. Bai, behintzat bulegogune nagusia dagoen lekuan, Manhattanen. Auzoetan etxe txikiagoak eta politagoak topatzea errazagoa da, eta zelanbait, arnasa hartzea ere errazagoa da auzoetan. Manhattanen apenas sartzen da eguzkia nahiz eta zerua urdin ikusi. Irla 21,5 kilometro luze da eta masa masaren gainean ikusiko duzue. Badirudi espektakulua ez dagoela asfaltoan eta taxi horien artean bakarrik, goian era bada zer ikusia.
Eraikinak

Eraikinak

Manhattanen uptown eta downtown ibili beharra dago, irlaren iparraldera edo irlaren hegoaldera. Holandarrek erosi zuten Manhattan 1626an eta orduko 24 dolar kostatu ziren. Gaur, diru horrekin ezin esan afaldu ezin daitekeenik, baina gehitxoagorekin joatea hobeto… Gerora ingelesen eskuetara pasatu zen lurraldea eta orduan hartu zuen New york izena. 96 hizkuntza ei daude New Yorken, baina %50etik gora dira ingelesez jarduten direnak. Ingelesa jakitea ondo dator eta nire moduan ingeles pattala daukazuenondako ere esan daiteke nahiko ingeles ulergarria dela. Hori bai, zerbitzu guztietan daude latinoak eta ingelesez tutik ere jakin barik ibili daiteke hirigunean.

Eraikinak

Eraikinak

Etxeak eta etxeak daude, baina berezia bigarren argazki honetakoa. Fuller eraikina da, baina Flatiron etxea moduan agertzen da gidetan. Izena lehengo plantxen antzetik jarri zioten. 1902an eraikinik altuena izan zen. Estilo modernistadun eraikin hau triangularra da eta punta baten bi metroko zabalera baino ez du. Sofa eder bat justu sartzeko modukoa. 22 solairu eta 87 metro ditu eta, beraz, gidetan esaten dena gezurra da ze bazegoen beste etxe orratz zaharragorik, Park Row hain zuzen, 1899an eraikia.
Eraikinak

Eraikinak

Gora, gora begiratu behar da gero New Yorken.

Eraikinak

Eraikinak

Eraikinak

Eta ez begiratu bakarrik, kamaradunak ikusi daitezke takian potian gizon honen moduan. Ze erremedio hain luze diren etxeak ateratzea gura izanez gero. Lepoko mina horrena izango ote da…

One comment on “New York: eraikinak eta eraikinak

  1. Desplazatua(e)k dio:

    >Eta ez begiratu bakarrik, kamaradunak ikusi daitezke takian potian
    gizon honen moduan. Ze erremedio hain luze diren etxeak ateratzea gura
    izanez gero. Lepoko mina horrena izango ote da…
    Ta, hi zela konpondu haiz ba? Altua izanda errazago argazkiak ateratzeko?;-)
    Zelako inbidiya, Iban! Neure argazki zaharrak ganbaratik jaitsi behar ditxudala akordau doztazu. Badaukat astebururako entretenimendua; baina neriak, kamera digitalian barik, diapositibak ziren; merkiauak ziren orduan.
    Ederrak argazkixak, eta altuak!!!!!
    Hurrengo kronika, kaleko bertako bistena beharko; gora bai, baina aurrez aurre begiratzia be “mundiala” da ta NYn.
    Bigarrenaren zain

Utzi erantzuna Desplazatua(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude