New York: Musikala: ‘The phantom of the opera’

Fantasma

Bi ordu eta erdiko emanaldia. Orkestra zuzenean jotzen eta aktore-kantari pila bat. Polita. Ingeles larregi jakin barik ere jarraitzeko modukoa. Ondo egon zen ikustea, baina behin ikustekoa dela uste dut nik, kito! oooo(kada) horiek larregitan entzuten ez dago ohitua nire belarria. Bete-bete eginda aretoa. Jende pilo handia eta egunero-egunero izaten ei da horrela. Sarrera gabe geratu ziren hainbat lagun. Gu ere beraiek gura zuten egunean joan ginen azkenean eta ez guk pentsatua genuenean.

Musikalaren gainekoa webgune ofizialean: www.thephantomoftheopera.com/new_york/ Urteak eta urteak daramatzate musikal honekin New York-en. Karteleran denbora gehien daramana ei da. En fin, Madrilen bertan ikusi genuen La Bella y la bestia gehiago gustatu zitzaidan. Kanpoan limousineak zain. Guk oinez egin genuen etxerako bidea. Beti ikusten da gehiago eta merezi du gainera asfaltoa norbere oinez zapaltzeak. Hori bai, auto handiei erretratua atera genien. Gu bai turistak! 🙂

Majestic

Limousine

One comment on “New York: Musikala: ‘The phantom of the opera’

  1. we provide our unique cars for the transportation and our cars will be use for airport, night parties, weeding sermons contact with us for any dealing at chauffeured

Utzi erantzuna GTS transportation(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude