iPhonea: ederra katxarroa!

Asteburuan iPhone bat izan dut eskuetan. Hiru egunetan dale eta dale ibili naiz ukimen-pantailari zirrika. Ederra da, polita eta baita erabilgarria ere. Katxarroa, neska-katxarroa edo mutil-katxarroa esaten den adieran eta ez katxarrozarra!

Nik erabili dudan iPhonea ez dago salgai Euskal Herrian. Ez dakit Applen dendetan salduko denik ere. Telefono konpainia batek ere ez du jarri dendetan. Zurrumurruek diote Telefonica izango dela Apple etxeak aukeratu(ko) duen operadorea. Horixe gustatu zait gutxien. Urte lartxo dira Timofonica dirua lotsa barik kentzen…

IbanArantzabalIPhone.jpg

Argazkia: Josetxo Arantzabal

Ahaztu Timoak eta berriz iPhonera. Nik hauxe nabarmenduko nuke: 

  • Teklatua: gehien harritu nauena da, duda barik. Zuk idaztea gura duzuna zer den badakiela dirudi. Antzarrak perratzera oraingo sms-ak bidaltzeko modua! Teklatu honek mila buelta ematen dizkio. (ñ-rik ez du eta guk bustidura hori asko erabiltzen dugu, baina 🙂
  • Nabigazioa: oso bizkorra, wifietara konektatzeko abilidadea du iPhonak (Espaloian eta Oñatiko Gaztelekuan oso ondo dabil). Safari bidez, ondo.
  • GPS antzerako bat ere bada. iPhoneari nondik norakoa sartu eta segituan egiten dizu ibilbidea. Oñati-Elgeta sartu nion eta ematen ditu kilometro kopurua, ibilbidea markatu, satelite bidezko ikuskera ere badu, baita idatzizko azalpenak ere.  Google earth-en antza hartu nion.
  • Ukipen-pantaila: Atzamar bikin egiten dira zoomak, oso modu bizkor eta erabilgarrian. bertikalean eta horizontalean ikusi daiteke dena. Batzuetan modu batera komeni da eta besteetan bestera… telefonoari buelta ematea besterik ez. Efektu hau oso baziloia da.
  • Agenda: iCal ezagutzen nuen eta horixe bera da. Ona.

Erlojua, kronometroa, eguraldia, tenperaturak, ipotxa, erretratuak etaratzeko makina kalitateduna, erretratu albuna, 8 GB… Ez da pisutsua eta bateria autonomia ona du. Ederra katxarroa!