‘Un tesouro português’ plaentxiarren eskutik: Ventos de Saudade

Plaentxiarrek bertakotutako kantu portugaldarra, zehatzago. Zergatik fadoa? Amalia Rodrigues-ek dioen moduan:

Amodioaz, zeloez,
hausterre eta suaz
min eta bekatuaz
hori dena badenez
hori dena da tristea
dena da fadoa.

Gustuko dutelako dira fadolari plaentxiarrak, edukiak, kantuerak eta musikak erakarrita: gitarra espainiarrarekin eta erritmoari egoki eutsiz: Jon Basauri; gitarra portugaldarrarekin eta musikaren pisua eramanez: Domentx Uzin orkestra gizona; zeharkako txirula fado taldeetan ikustea oso zail den arren ondo josten diren melodiak haizeetan: Ane Ugalde; ahotsean, berriz, erregistro zabaleko ahots garbia eta sakona, Chaile-a esku biekin hartuta ahotsa nahi eran goratu dezakeena: Arianne Unamuno.
Lau taldekideak dira kantuen aurkezle, hitzen itzultzaile edo kantuen norakoen azalpen-emale. Irudikatzen du inork Portugalera bidaian joan, Portugaleko lau seme-alabarekin tril egin eta euskal kantuez osatutako dozenatik gorako errepertorioa entzutea, esaterako Coimbran? Ba utopiatxo hori errealitate egiten dute Ventos de Saudade taldekoek. Benetako lau euskaldun fadolari portugesez kantuan, euskarazko azalpenak lagun eta sentimenduak eraginez.
VentosDeSaudade

Lisboako zerua ikusi zuten Espaloia Kafe Antzokira gerturatutako 200 lagun inguruk. Txaloak Amalia Rodrigues edo Misiaren fadoetan. Bisetan Marizaren hiru: Recusa, Loucura (musikari poeta eta entzuleak gogoan hartuta) eta Faco Curvo. Maria Bobonneren bat ere jo zuten horrela esaten duena:

Bem pensado
todos temos nosso fado
E quem nasce mal fadado
melhor fado não terá.

Izan ere, ondo pentsatuz gero bakoitzak badu fado bat eta Espaloian batutako jendetzak 15 fadoren artean aukeratzerik izan zuen. Ibiltarte handia duen ikuskizun duina.
Goizeko laurak baziren eta gu fadoak entzuten oraindik. Sarri moduan, bigarren kontzertuak ematen du, gutxienez, taula gainekoak beste. Fadoak eta fadoak ordu txikitan, eta aspaldi entzun bariko euskal kantu batzuk, eta rockeroagoren bat ere… Geratzen direnek bakarrik gozatzen duten horiek mometuok.  Zelako gaba ona!

2 comments on “‘Un tesouro português’ plaentxiarren eskutik: Ventos de Saudade

  1. Elena(e)k dio:

    Plaentxiarrek fadoek ikutu egin gintuzten, ez dago dudarik, “todos temos nosso fado e o que nasce mal fadado melhor fado nâo terá” entzun nebanean, banekien esaldi hori ez zela hortan bukatuko.

    Denok gustora, Espaloian ohi denez. Pena bigarren kontzerturako ez genuela sarrerarik erosi. Ez zuten kantatu María la portuguesa? Hurrengoan…

    Musu bat

  2. leire(e)k dio:

    Bai, zapatu gabian disfrutau egin genduan Espaloian, bai horraittiok!
    Gure gaba Espaloiko bokadilluekin hasi zan. Edarrak, bere zentzunik zabalenian (gozo eta haundi). Zerbezia, kafia eta faduak. pLan honek itxura ona daka!
    Plaentxiarrak erakutsi zeskuen jartzen diranian kapazak dirala edozen gauza ondo egitteko. Abotsa ikaragarrixa, puesta en escena sobrixua, zaindua eta egokixa. Gozatu egin genduan.
    Elenak moduan esan bihar dot bigarren kontzertuan ez giñala izan, eta hori bai ona izango zala! Hurrenguan, igual

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude