Abenduak 13, bizitzako egunik txarrena

Urtean zehar joan naiz prestatzen hainbat testu labur. Gaurko zen lehenengoa, urtebetegarrenerako. Asmoa nuen gaur sarrera luzetxo bat ematea blogean eta haren ostean egunero-egunero testu labur bat. Hilabete inguruan.
Ezin dut. Konturatu nintzen ezingo nuela abuztu partean dagoeneko. Ordura arte terapia ere izan zen testuak idaztea, baina derrepentean… kieto! Lanez lepo nabilenetan lepoak krak egiten didanero moduan. Jartzen nintzen ordenagailu aurrean eta aixxx! Atzaparrak ezinean. Zuri ez, hutsik ez; beharbada gris, beteegi eta ezin antolatuz. Ez dakit.
Eta zein da kontua? ba ulertu dut beste urtebete beharko duela “dolu” honek. Beharko dudala. Orratzak mugitzen ikusten jarraitzea falta da. Behar bat da gaur denbora ere bere lekura eramatea. Denbora-ale gehiago behar izango ditut, antza, denboralea pasatzeko. Eskerrak, behinik behin, ingurukook ondo gabiltzan osasunez eta ez den gaur 2020ko abenduaren 13a.

One comment on “Abenduak 13, bizitzako egunik txarrena

  1. ebarberena Eneko Barberena(e)k dio:

    Ez nuke nahi zu txarto ohitzerik horrenbeste erantzunekin, baina post-a ederra da eta merezi du salbuespena. Zaila da halakotan korapiloa askatzea, baina idazteko beldurra gainditzeko modurik onena idaztea bera da. Politto, bihotzetik, zuk egin duzun moduan. Zorionez gaur ez baita 2020ko abenduaren 13a.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude